2008/12/01

Hiesaren nazioarteko eguna


Hiesa datutan:

GIBak 50 milioi pertsona kutsatu ditu XX. mendean eta horietatik 20 milioi hil egin dira. Osasunaren Mundu Erakundeak 2000. urtean 5,3 milioi kasu berri diagnostikatu zirela jakinarazi du eta, horrenbestez, 36,1 milioi pertsona seropositibo dago munduan, horietarik % 90 garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak dira. Ikerketa batzuen arabera, Afrikako herrialde kaltetuenetan, helduen % 15 kutsatuta dago eta gaur egun 15 urte dituzten gazteen herena gutxienez gaixotasun horrek jota hilko dela kalkulatzen da.

(informazio-iturria: http://www.zientzia.net/)



Hiesari buruzko kantuaren bideoa:

Mikel Laboa euskal artista hil da gaur, abenduaren 1ean.

Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupankiren diska batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion eta haien xarma erakutsi[1]. (Wikipediatik hartuta.) Mikel Laboaren "Gure Bazterrak" kantua: